
Badaude lotura bat ireki nahi duten idazketa-formak. Gutunak agerian geratzen den keinu intimo bat proposatzen du: norbaitek beste bati idazten dio, baina baita jada ez dagoen horri ere. Mendeetan zehar, epistola-zatiak aterpe eta artxibo izan dira; maitasuna, adiskidetasuna, familia edo militantzia esateko moduak probatzeko guneak. Zinemak ere asmatu du indar hori harrapatzen, korrespondentzia intimitatetik hurbileko eremuak irekitzeko eta mundua bizitzeko beste modu batzuk agerrarazteko gai den baliabide narratibo bihurtuz.
Hori abiapuntutzat hartuta, lantegi honetan idazketa epistolarea esploratuko da memoriaren, afektuaren eta berreraikuntzaren lurralde gisa. Hiru topaketetan zehar, elkarrizketa posible berriak imajinatzeko bidea emango duten filmak ikusiko dira eta gutunak irakurriko dira: inoiz iritsi ez ziren erantzunak, esan gabe geratu ziren hitzak, distantzian irauten duten loturak.
Lantegiak sormenerako eta trukerako gune bat proposatzen du: elkarrekin irakurtzea, begiratzea eta idaztea. Parte-hartzaile bakoitzak bere proiektu epistolarea garatuko du -gutun bat, ikus-entzunezko pieza bat edo asmatutako korrespondentzia bat-, amaieran prozesu hori pentsamendu kolektibo gisa partekatzeko.
Lantegia Paloma Navarrok emango du eta elkarlaneko hiru saioetan banatuko da: