
Alemaniako dantza-konpainiarik nabarmenetakoa.
Stephan Thoss, dantzari alemaniar bikain ohia eta orain koreografo ospetsua, da Nationaltheater Mannheim (NTM) Tanz dantza-taldeko zuzendari artistikoa. Thossek lerro batzuk idatzi nahi izan dizkigu eskainiko diguten ikuskizuna aurkezteko: «Plazer handia da niretzat hemen, Bilboko Arriaga Antzoki ikusgarrian, aurkeztea azken urteotako unerik nabarmenenetako batzuk, Mannheimeko Antzoki Nazionaleko Dantza Konpainiarekin egin dudan hamargarren denboraldian. Gure konpainia iman bihurtu da nazioarteko izen handiko koreografoentzat, eta, dantzan duen dinamismo handiagatik ez ezik, sortzeko duen gaitasunagatik ere nabarmendu da. Hori agerian geratzen da, bereziki, gure koreografo gonbidatuekin egiten ditugun prozesu inspiratzaileetan. Gure programan, Van Opstal anaien azken lan koreografikoaz gozatu ahal izango duzue, «Mommy Look» izenekoaz. Gainera, Boleroaren nire interpretazio pertsonala aurkeztuko dugu, 17 minutes, duen asmamen finagatik eta musikaltasun deigarriagatik nabarmentzen dena. Emanaldiko unerik aipagarrienetakoa Martin Harriagueren Dreamer lan aparta izango da, dantza adierazkorra eta reggae musika liluragarria uztartzen dituena. Irrikan gaude une berezi horiek zuekin partekatzeko!«, Stephan Thoss.
Fitxa artistikoa:
MOMMY, LOOK! Musika: Rotem Frimer & Hen Yanni.Koreografia, eszenografia eta jantziak: Imre van Opstal & Marne van Opstal.
17 MINUTES Musika: Maurice Ravel / Max Raabe.
Koreografia, eszenografia eta jantziak: Stephan Thoss.
THE DREAMER Musika: Groundation / Harrison Stafford.
Koreografia, eszenografia eta jantziak: Martin Harriague.
Ekoizpena: Nationaltheater Mannheim Tanz.