
Nazioarteko ibilbidea duen eta arte lanbideari 50 urtetik gora eskaini dizkion Mikel Lertxundi artistak bere diziplina anitzeko lanaren erakusketa dakar Okendo Kultur Etxera formatu ertaineko eskulturez, pinturez, marrazkiz eta argazkiz osatua.
Lertxundiren lanetan, harria, egurra eta burdina, edo haien irudikapenak, elkarrizketan eta elkarreraginean aritzen dira, posizioaren, ordenaren eta konposizioaren koordenatuei erantzunez, oreka lortzeko eta bertatik sortzen den bizitza eta poesia transmititzeko helburuarekin. Lan batzuetan, osagai desberdinak irmotasunez biltzen dira gorputz bakarrean; beste batzuetan, hirukoteak osatzen dituzte, bolumen hurbil baina independenteekin; beste batzuetan, (des)materializazio ariketak, (des)eraikitzeko egiturak eta ura, airea eta sua bezalako elementu espazialekin elkar eragiteko proposamenak aurkezten dituzte. Lan piktorikoak modu iradokitzailean aberasten du erakusketa, atmosfera eta espazialtasuna eta eskala eta magnitude desberdina erantsiz bolumenari.
Aukera bikaina naturan bizi den harmonia eta poesia esperientzia handiko artista honen begiradatik ikusteko eta sentitzeko.