Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Naturaleza y moda entre el Barroco y la Ilustración»

junio 10

  • Oharra: Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da

Hitzaldiaren izenburu osoa: Cultivando un jardín. Naturaleza y moda entre el Barroco y la Ilustración

Naturaren irudikapena etengabea izan da modaren historian, baina zehazki Barrokoaren eta Ilustrazioaren artean (1700-1815) janzkera eta ehunak «loratu» egin ziren modu paregabean. Hitzaldi honetan aztertuko da nola balio izan zuen landare-motiboen eztanda horrek korronte artistikoen, zientziaren, nazioarteko merkataritzaren eta naturara itzuli nahi zuten ideia filosofikoen bilakaera irudikatzeko.

Gema Batanero López San Telmo Museoko Lorategi bat soinean aldi baterako erakusketaren komisarioa da. Arte Ederretan lizentziaduna da, eta Arte Garaikidearen Historian eta Kultura Bisualean masterra egin zuen UCMn. Gaur egun, Museoen Kontserbatzaileen Talde Fakultatiboko kide da, eta Madrilgo jantziaren museoan egiten du lan. XVIII. eta XIX. mendeetako janzkera bildumez arduratzen da.

 

Local

San Telmo Museoa – (San)
Zuloaga Enparantza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España