Nazioarteko Ahotsak 2025 urriaren 21etik azaroaren 2ra egingo da, erreferentziazko bost abesbatzaren parte hartzearekin; Letoniatik hiru, Polonian egoitza duen ukrainar bat eta Japoniako beste bat.
Egutegia eta espazioak
Asteartea, urriak 21 · 20:30 · Frantziskotarren eliza
Sola (Letonia, ahots nahasiak).
Igandea, urriak 26 · 19:00 · Frantziskotarretan
Skovoroda (Ukraina, Polonian egoitza).
Asteartea, urriak 28 · 20:00 · Frantziskotarretan
Balsis (Letonia, gazte abesbatza; 25 sari, azkena iaz Tokioko Europako Gran Prixa).
Osteguna, urriak 30 · 20:00 · Frantziskotarretan
Yumekan (Japonia, gazte abesbatza).
Igandea, azaroak 2 · 19:00 · Santa Klara eliza
Itxiera sei emakume-ahotsez osatutako Letoniako taldearekin.
Sarrerak: kontzertu bakoitzaren hasiera baino ordu bat lehenago, atarian. 5 € (publiko orokorra) · 3 € (Zarautz Abesbatzaren lagunak).