Asier Gomezek Bizkaian neandertalei buruz izan diren azken aurkikuntzei buruz berba egingo du euskaraz emango duen hitzaldian. Aztarnategi eta teknika berriek, duela 430.000 urte agertu eta orain dela 40.000 urte desagertu zen giza-leinu ospetsuenaren inguruko informazio berri baliotsua eskaini dute. 1967an Dimako Axlor azternategian aurkitutako hiru giza fosilen azterketak datu interesgarriak azaleratu ditu. Karrantzako Polvorin kobazoluan egindako indusketa berriek giza fosil garrantzitsuen identifikazioa ere ahalbidetu du. Gainera, Euskal Herrian gaur egunera arte aurkitu den neandertalen fosilen kopururik altuena dago.
Asier Gomez Olivencia Barakaldokoa da, Giza Eboluzioan espezializatutako doktorea eta paleontologoa Euskal Herriko Unibertsitatean. Atapuercako Ikerketa taldean egin zuen tesia. Bertako indusketak egiteaz aparte, Euskal Herriko hainbat aztarnategitako lanak zuzentzen ditu eta horien artean Karrantzako Polvorineko lehenengo Osinean. Hantxe aurkitu diran ezaugarri arkaikoak dituen Neandertal baten fosilak.