
Ana Polanco cadiztarra, oinetatik burura, dantzarako zihoan. Bere ibilbide artistikoa zapatak jantzita hasi zuen, eta ez ziren gutxi izan etapa horretan lortutako arrakastak, baina kasualitatez, adituek abesten entzun zuten, eta han zeuden guztiak mututu egin ziren. Egun hartan cantaora bat jaio zen. Orduz geroztik, norabidea aldatzeak bere arrakasta areagotu baino ez zuen egin, eta, besteak beste, José Mercé, María Cornejo, Sara Baras eta Eduardo Guerrero artisten lanetan jarri du bere ahotsa. Dani Bommattiren gitarrarekin dator Getxora.
SGAE Fundazioaren ekimena da, SGAEren Euskadiko Lurralde Kontseiluaren bitartez, Getxo Kultura eta AIEren laguntzarekin.