
Philip Einstein Lipski, Jørgen Lerdam, Amalie Næsby Fick (Danimarka), 2017. 80 min
Herri txiki zoragarria da Eguzkierri, eta bertan bi lagun handi bizi dira: Sebastian elefantea eta Mitxi katemea. Azkenaldian, ordea, oso atsekabetauta daude Sebastian, Mitxi eta beste herritar ia guztiak, beren alkate maitea, Jeronimo Braulio Seberin Olsen -eurek maitekiro “JB” esaten diotena- desagertu egin baita. Eta JB ez dagoenez, Txist alkateordeak hartu du agintea.
Haren jokabide makurrak goibeldu egin du herria, eta JB agertu ezik, Txist betiko jabetuko da haren karguaz.
Euskaraz. 4 urtetik aurrera