«Bravo» manifestu bat da, printzipioen adierazpena, egia, gordintasuna eta eguneroko edertasuna arnasten duten kantu-bilduma bat. Disko honek talde baten azken urteetako historia jasotzen du, bere burua berreraiki, hazi eta benetako identitateari tinko heldu dion taldearena. Taldeak jada ondo dakienean zertan dabilen iritsi da lan hau, beharko lukeenetik harago jokatzen. Eta orain, behingoz, zuzenean partekatzeko garaia heldu da. Izan ere, Sexy Zebras taldeak eszenatokian lortu du bere kondaira eraikitzea. Filtro barik, babes gabe, eta basatia den ikuskizunarekin, baieztatzen dugu Sexy Zebras-en zuzenekoa eszenako indartsuenetakoa dela. Soinu gordina eta zintzoa, gauzak argi eta zauriak sendatuta dituen power trío batek baino sor ezin dezakeena.
«Bravo» bira egindako bidearen ospakizuna izango da, baina baita etortzekoa denaren aurrekaria ere. Bere publikoarekin berriz elkartzeko unea, sormen eta emozio betetasun garaian.