Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Neguko Jaialdia 2025 (Maruri)

febrero 22

Datorren otsailaren 22an, Maruri-Jatabeko Kultur Kirol musikaren eta artearen epizentroa izango da «Neguko» jaialdia dela eta, arte-diziplina ugarietan emakumezkoen talentua omentzen duen ekimena, hain zuzen ere.

Ekitaldi honek programazio zabala eskainiko du: zuzeneko kontzertuak, bertsolariak, dantza eta performanceak, giro atsegin eta zirraragarrian.

Programazioa

  • 17:00etan: Ianire Aranzaberen kontzertu akustikoa
  • Ondoren: Alaia Martín eta Nerea Ibarzabal bertsolariak
  • 18:30ean: Esti Markezen kontzertu akustikoa
  • Ondoren, Mungiako «Moon Dance» taldearen dantza ikuskizuna.
  • 20:00etan: Eva Martinen kontzertu akustikoa
  • Ondoren: Performance berezia Maitane Sarralderekin
  • 21:45: Amaiera kontzertua KAI NAKAIren eskutik

Jaialdian zehar haurrentzako jolasak egongo dira ludotekan 17:00etatik 20:00etara. Halaber, «food trucks» gune gastronomiko bat ere Kultur Kirol ondoan.

Sarrera solidarioak

Sarrerak eskuragarri daude 5 eurotan, eta jasotako guztia Williamsen Sindromea Elkarteari emango zaio. Udaletxean eta herriko hainbat establezimendutan eros daitezke: Mailuki, Iruña, Edulis, Ama-seme, Jatape eta Ibaiondo.

«Neguko» jaialdia emakumeei musikan eta arte eszenikoan ikusgarritasuna emateko apustu sendoa da, «Euskal emakumeak, oholtzara!» leloari eutsiz.

Informazio gehiagorako, elkarrizketak edo akreditazioetarako, ekitaldiaren antolatzaileekin harremanetan jarri.

Kartela (PDF 1,34MB)

Local

Kultur Kiroldegia
Maruri-Jatabe, Bizkaia 061 España