Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Nekane Arambururen «Nodos germinales. Espacios alternativos de arte en los años noventa» liburuaren aurkezpena

diciembre 5

Nodos germinales liburuak XX. mendeko azken hamarkadan artearen sistemak izandako bilakaerarekin batera Euskal Herrian sortutako espazio alternatiboei buruzko ikerketa sakona aurkezten du.

Nekane Aramburu kultura-kudeaketan adituak garatu du azterketa konparatibo hau, eta proiektu eta kolektiboen kartografia bat taxutu du, autokudeaketatik eta esperimentaziotik abiatuta, instituzionalitate artistikoaren mugak desafiatu zituztenak eta sorkuntza garaikiderako bide berriak ireki zituztenak. Analisi soziokulturala, artxiboko dokumentazioa eta esperientzia pertsonala uztartzen dituen ikuspegiaren bidez, egileak nodo horiek berrikuntza, erresistentzia eta eraldaketa kulturaleko eragile gisa duten zeregina sakonki berrikustea proposatzen du.

Moderatzailea: Fernando Golvano.

Local

San Telmo Museoa – (Eliza)
Zuloaga Enparantza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España