Egitaraua
Denbora aitzinera doa eta itzuli egiten da ; errepikatzen den zikloa osatzen du, baina inoiz ez berdina, hala nola egunak, denboraldiak, errituak … Denbora, zikloa … Bobo, Nafarroako pertsonaiak, bere mozorro bikoitzarekin, iraganari eta etorkizunari begira, denboraren zirkulua marraztu eta ikusgarria bideratuko du.
Urte askotan euskal dantza Ezpeletako herriko talde tradizionalean praktikatu duten 10 emakume gazteek osatzen dute talde hau.
19:00 – Ekhi Lambert – Irudimenezko folka
Ekhi Lambert Irulegiko kantautore eta konpositorea da, eragin ainitzen artean dabilena (euskal kantu herrikoia, frantses kantua, musika inpresionista, bideojokoetako musika). Artzaina, dantza tradizionalen idazlea, blues gitarrista, filosofia eta psikoanalisia ere ikasi zituen, heroic fantasy unibertso haiekiko pasioa piztu zitzaion bezala, non heroiek zorigaitzari aurre egiten dieten.
Bere bigarren albumak, Inbasioak, musikatuak izan diren olerki labur batzu aurkezten ditu. Eszenatokian, musikariek lagundurik edota bakarka bere gitarra elektrikoarekin, Ekhi Lambert-ek giro elegante eta epiko bat ehuntzen du.