Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Nevenka»

noviembre 8, 2024

2001ean, Espainiako historian lehenengoz, emakume batek irabazi zuen politikari bati jazarpen sexuala egotzita egin zioten epaiketa. Nevenka Fernándezek alkate bat eserarazi zuen akusatuen aulkian. Lehenengo #MeToo kasua izan zen estatuan, eta auzitegiek arrazoia emakumeari eman bazioten ere, publikoki estigmatizatua izan zen. Orainalditik begiratuta, kasuak izan ginenaren irudia erakusten digu; aurreratu duguna ikus dezagun baina baita zauriak ere. Gaur egun, oraindik ere, «Nevenka» ispilua da haren aurretik izan ziren eta ondoren etorri diren emakumeentzat; aldatu egin den —edo agian ez hainbeste— gizarte baten isla da.

Dramaturgia eta zuzendaritza: Maria Goiricelaya.
Zuzendari laguntzailea: Ane Pikaza.
Antzezleak: Gema Matarranz, Ales Furundarena, Marta Megías.
Eszenografia: Álvaro Gómez Candela.
Argiztapena: David Alcorta.
Soinu-espazioa: Ibon Aguirre.
Musika: Ibon Belandia.

Web ofiziala: https://histrionteatro.es/espectaculos/nevenka/

 

Detalles

Fecha:
noviembre 8, 2024
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2024/11/08/nevenka-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Arriola Antzokia
Elizburu, 3
Elorrio, Bizkaia 032 España