Lehenengo aldiak beti dira zailak, lehenengo eskola eguna, lehenengo aldiz
tabernan ura eskatzekoa, lehenengo muxua, gogoratzen zara zure lehenego
errekaduaz?
Nire amamak botoiak erosi zituen lehenengoz, eskuan dardarka lista txiki bat eta
bestean ondo helduta 2 duro. Bide motzena aukeratu eta azkar egin zuen jostun
tailerrera buelta.
Jositako bideetan auzokideak, lagunak, korapiloak eta isiltasunak topatuko
ditugu, errekaduak egitea ez baita edozein gauza.
Egunkarietan agertuko ez diren pertsonei izena eta ekintzei balioa jartzen dien
antzezlana ikusteko prest bazaude, egizazu haritik tira.