
Gure protagonistari gauza bera gertatzen zaio bizitzarekin, euskalduntasunarekin, helduaroarekin eta maitasunarekin: saiatzen da ahalik eta ondoen eroaten, arrakasta izaten, baina kostatu egiten zaio haien mekanika ulertzea, eta, nolabait, gauzak aldrebes egiten bukatzen du askotan. Berriki, ordea, mediokritatearen xarma deskubritu du, eta hartaz gozatzen du orain.?