
Patata Tropikalak Niararen bidaia haur antzezlana taularatuko du.
Niara Amazonas oihanean bizi den bederatzi urteko neskato indigena da. Niarak oso modu berezia dauka Naturarekin harremantzeko: Airearekin, Urarekin, Begetazioarekin eta Animaliekin komunikatzeko gai da.
Gertakari tragiko batek hautsiko du haren harmonia: Orban beltz handi bat Itsasoaz jabetzen doa aurkitzen duen guztiaren bizitzarekin amaituz. Horregatik, Lemanja, itsasoko zaindaria, arriskuan dago. Zein izango da Niarak deskubrituko duen errealitatea Itsasorantz egingo duen bidaian?
Adina: +4 urte