
Nuria Perezek NIJOYOME obraren entsegu irekia esakiniko du.
NIJOYOMEk gizaki guztiek barruan duten unibertsoa publikoari, batez ere familiei, helarazi nahi die. Inoiz geldirik egoten ez den unibertso bat, beti aktibo dagoena. Konpainiak horrela azaltzen du lana: «Mugimenduak gorputzen arteko trukeak sortzen ditu… sortzeko, eraikitzeko eta bizitzeko aukera ematen diguten trukeak. Ezagutza… gure gorputzetan dauden mugimenduen berri izateak izaki bizidunek nola funtzionatzen duten ulertzen laguntzen digu. Inguratzen zaituena ezagutzen duzunean, errazagoa da elkar eragitea eta komunikatzea; ez diezu hainbeste beldurrik esperientzia berriei. Ezagutzak ahalduntzen zaituela eta pertsona gisa eraikitzen zaituela uste dugu».
Oharra