
Mawa Orduñez-en «Gramátika» erakusketak gailu kritiko baten gisa dihardu, itaunduz nola gorpuzten den kontakizun historikoa espazio publikoan. Ikerketa eskulturikoa eta espekulazio formala uztartuz, proiektuak arreta aldarazten du, monumentu irudikapenaren objektu gisa aditutik, hura sostengatzen duten sistemetara, ekaietara eta ekintzetara. «Gramátika?k erreferenteen, ekaien, erabileren eta ekintzen abstrakziotik abiatuta teinkatzen ditu oroimenaren, boterearen eta ikusgarritasunaren nozioak. Zalantzan jartzen du monumentua gailu ideologiko ez-neutral gisa, kontakizun historizista eta hegemonikoen garaipen-kontakizunaren eraikuntza gisa jarduten baita, non zenbait irudi eta narratiba finkatzen baitira eta beste batzuk, berriz, sistematikoki baztertzen.
Erakusketan aurkezten diren lanak zementua enkofratzeko egiturekin eraikitako txantiloi handietatik abiatuta egituratzen dira, zeintzuk aldi berean eskultura autonomo eta ekoizpen-matrize gisa jarduten baitira. Pieza horiek formak ugaritzeko modua ematen duten gailu irekiak dira, eta, hala, auzitan jartzen dute monumentu tradizionalaren bakartasuna eta autoritatea. Zementua, material konnotatu gisa, eusten duenaren baina agerikoa ez denaren alegoria gisa baliatzen da hemen, eta, aldiz, plantillek formaren errepikatzea, bariazioa eta zirkulazioa gaitzen dute. Txantiloien negatiboa hainbat iturriren, zaldi-estatuen eta ondare-monumenturen ingeraden abstrakzio eta zatiketatik abiatuta eraiki da. Abstrakzio-ariketaren bidezko enkriptazioak zalantzan jartzen du haien osotasunaren identitate unibokoa, eta esanahi-hutsune bat sorrarazten. Hustuketa horri esker, publikoak aukera du monumentua berreraikitzeko, interpretatzeko eta ez baliozkotzeko.
Haiekin batera, aretoan aktibatutako zenbait dokumentuk eta objektuk agerian uzten dituzte egitura horiek erabiltzeko prozesuak, praktikaren dimentsio performatibo eta harremanezko bat azpimarratuz. Oro har, erakusketak paradigma-aldaketa bat proposatzen du: monumentuaren betikotasun-guraren aurrean, marruskaduran, geruzan eta etengabeko eraldaketan oinarritutako behin-behinekotasun bat planteatzen da. Ekintza eta erreferentzia horietatik abiatuta, ?Gramátika?k aukera-espazio bat irekitzen du, non galkorrak, kolektiboak eta egiturazkoak zentraltasuna hartzen baitute, eta, horrela, arte-praktika bat berresten, zeinak, errealitate bat irudikatu baino gehiago, ahalezko bihurtzen baitu hura, nork ere sustengatzen baitu anonimotasunetik, presentzia taldekoitik edo ikusezintasunetik.
Montehermoso Kulturuneko Proiektu Artistikoen 2025eko deialdian hautatutako proiektua.
Maiatzaren 21ean, osteguna, 19:00etan, Nika Bitchiasvili biolin-jotzaileak emanaldi oso berezia eskainiko du Ur-biltegian, erakusketarekin lotuta.
Sarrera doan
Mawa Ordúñez (1986) Bilbon bizi eta lan egiten duen artista eta ikertzailea da. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean lizentziatua da, eta gaur egun doktorego-tesia garatzen ari da, ?Monumentuaren gramatika berri bat? izenburupean. Bere proiektuak historiaren, memoriaren eta testuinguruaren ideiek zeharkatutako proposamenetan oinarritzen dira. Arte publikoaren proiektuen garapenean interesa du, eta bere lanak gure espazio komunetan dauden zentzu-geruzak eta estratu historikoak berrikustea proposatzen du.
Bere lana hainbat lekutan erakutsi da, hala nola Bilboko Guggenheim Museoan, MUSACen eta Fundación Cerezales (León); National Gallery of Jordan-en (Amman, Jordania); Galería La Taller-en, Sala Rekalden eta Galería Vanguardian (Bilbo); baita Paradise Air eta Koganecho Art Center-n ere (biak Japonian), edo ZINEBIren barruan kokatutako ?Ez bulaza egin (EBE)? bezalako proiektuetan. Gaur egun, Vitoria-Gasteizko Montehermoso Kulturunean ere badago.
Bitartekari gisa, ?Interbentzioak Deustuko zubian? artea espazio publikoarekin lotutako proiektua garatu du 2012tik 2020ra. 2015ean eta 2016an Consonni arte garaikideko ekoiztetxearen ?La Publika? proiekturako Orea lan-taldeko kide izan zen, eta Bilbao Art District ekimena ko-kuratu zuen (2016tik 2019ra bitarteko edizioetan). 2022an, Japoniako Akihabara auzoko 3331eko 2B galerian egin zen euskal artisten ?Kokoni? erakusketa komisariatu zuen (Tokio). 2018an, LEKUTAN kolektiboaren kofundatzaile izan zen, eta handik proiektuak komisariatu dituzte, hala nola ?Ertibil40? Sala Rekalden (Bilbo), ?Agora Cemento Código? Tabakaleran (Donostia) edo ?Pensar mañana? pentsamendu-laborategia, Prólogo-rekin batera, Bilboko Guggenheim Museoan.