Egun honetan Euskal Herriko gastronomian jartzen dugu arreta, elikagaien inguruko ekintzak antolatuz. Horrez gain, egun berezi honetan museoak ateak gauerarte zabalduko ditu jai-giroan.
Familia-tailerra (16:30)
Kultura gastronomikoaren inguruko egunaz gozatuko dugunez, txikiek pintxoak egingo dituzte tailerrean, euskal elikagaiak dastatuz.
Bisita gidatua (18:00)
Inauguratu berri dugun Gamazadaren erakusketaren inguruko bisita gidatua Euskal Herriko historiaren ezinbesteko atal bat ezagutzeko aukera paregabea izango da.
Bisita gaztelaniaz izango da.
Dastaketa (19:30)
Aurten, txakolin dastaketa egingo dugu, gure lurraldean horren preziatua dugun edaria goraipatuz. Zenbait mota desberdinen arteko dastaketa izango da, sorpresatxoren batez lagunduta.
Prezioa: 15€
Erreserbak (beharrezkoak ekintza guztietarako):
Soilik telefonoz: 946 255 451