Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

NOIR SOCHA + PELAX

noviembre 23, 2024

NOIR SOCHA 

Talde gipuzkoarra Goierriko (Ordizia) hurrengo boskoteak osatzen du: Suso Donsion Alegre (baxua), Iban Martin Lemiña (teklatuak eta koroak), Xabier López Achega (bateria eta koroak), Joseba Basarte Galarza (ahots nagusia eta gitarra) eta Joseba De Arriba Madrazo (gitarra eta koroak). Beraien proiektu berria eta izen berdina duen EP-a aurkezten dute, bere partaideak urteetan zehar Gipuzkoako eta Euskadiko musika eszenako talde eta proiektu ezberdinetan luze aritu ondoren: Erga Omnes taldetik hasita (Donostia Hiria VIII Pop-Rock Saria), Nuke (2005 Gaztea Entzulego Saria), Lain (2008 Gaztea Lehiaketa Sari Nagusia), edota Peachy Joke (Festimad 2013 Saria, Rock Villa de Madrid 2013 Saria) beste hainbaten artean.

PELAX

PELAX Unai Pelayo musikariak jarri zuen martxan 2013an. Denborarekin, bakarkako egitasmoa zena taldeko proiektua bilakatu da, nahiz eta bakarkako emanaldiak eskaintzen dituen oraindik ere.

Taldea osatzen dute: Iker Vazquez (Bateria), Iñigo Ozaeta (Baxua), Andoni Olaetxea (Gitarra) eta Unai Pelayo (Gitarra, ahotsa eta hitzak). Urte hauetan 5 disko luze argitaratu ditu Pelax-ek. Aipatzeko 2019 urtean “AB” eta “DE” izenpean argitaratu zuena, non taldeak diskoaren alde bakoitzean iraupen luzeko rock pieza handiak garatzen dituen, Iñigo Irazokiren Atala estudioetan grabatuta zuzenekoa eginez eta modu analogikoan, ohi bezala.

2024ko urtarrilaren 9an Esan gabe doa izeneko disko berria argitaratu berri dute, 8 kantuz osatua eta Berako (Nafarroa) Atala estudioetan modu analogikoan grabatua, Balio Dute zigiluaren eskutik.

Local

Kutxa Kultur Kluba
Andre zigarrogileak plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España