
Non dago Mikel? erakusketa xume honen bidez Mikel Zabalza Garate, 1985ean Altzan bizi zen gazte orbaiztarraren atxiloketaren kronologia prentsan (desagertutako Egin egunkariaren hainbat orrialdetan) gogorarazi nahi da. Mikelekin atxilotutako lagun guztiak libre eta kargurik gabe askatu zituzten. Mikel berriz,tortura zantzuekin, hilik agertu zen Bidasoa ibaian 20 egun geroago.