Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Non dira haurrak?»

noviembre 16

Sala BBKren seigarren ekoizpen propioa, kasu honetan Tartean Teatroa konpainia bizkaitarrarekin batera, irailean estreinatuko da euskaraz eta urrian gaztelaniazko bertsioan. Antzezlan honen abiapuntua gertaera latza da: 8 urteko neskato baten suizidio saiakera. Horren gainean eraikitzen da dramaturgia, gizarte hautsi, krudel eta zeharo depresibo batek haurtzaroan duen eragina agerian uzten duena.

Maddi txikia bolada txarra pasatzen ari da. Ez du jateko gogorik, eskolako notek okerrera egin dute nabarmen. Gurasoek ez dakite zer egin alabarekin, ez baitu inolako azalpenik ematen. Azkenean, psikologo baten kontsultara eramatea erabaki dute. Baina inork ezingo du ahalegin tragikoa saihestu.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea eta zuzendaria: Jokin Oregi
  • Ekoizpena: BBK Sala eta Tartean Teatroa

 

 

Local

Serantes Kultur Aretoa – (OCINE Mendibil)
Máximo García Garrido, 13 Behea
Santurtzi, Bizkaia 082 España