Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Norgehiagoka»

febrero 6 - marzo 9

Idazle, kirolari eta kultur eragileen testuek eta zenbait argazkik osatutako erakusketa honek kirolean nagusitu den espezializazio eta lehiakortasun goiztiarra zalantzan jartzen du. Multikirola oinarri hartuta, garapen integralago, oinarri sendoago eta osasuntsuago baten aldeko gogoeta kolektiboa piztu nahi du.

Manu Urbieta Zirimarako kideak azaldu duenez, testuinguru jakin bat hartu dute ardatz gaia lantzeko: “Haurren arteko jolasa, aldartea edo jarrera nola desitxuratu daitekeen helduon presioaren ondorioz: hor jarri nahi izan dugu arreta”. Ikus-entzunezko bat izan behar zuena, proiektu handiagoa bihurtu da denborarekin, erakusketa bihurtzeraino. Batetik, Zirimarako hezitzaile, haur eta gurasoek elkarrekin osatutako ikus-entzunezkoa dago; Amaia eta Asier Mendoza anai-arrebek jarri dizkiote hitzak eta ahotsa.

Bestetik, kirol munduko, hezkuntzako eta kultur eremuko 35 lagun gaiaren inguruan hausnarketan jarri dituzte, eta testu bana idatzi dute, propio, erakusketarako. Kirol mundutik, besteak beste, Patri Espinar, Eneritz Maiora, Xabier Mikel Errekondo eta Iñaki Artola; kultur eremuan, besteak beste, Jose Luis Otamendi, Nerea Loiola, Amets Arzallus eta Amaia Agirre; hezkuntza munduan, besteak beste, Eneko Harreguy, Uxue Fernandez, Joxe Mari Agirretxe Porrotx eta Ixabel Agirresarobe. Aretoaren arabera, litekeena da testu guztiak ezin erakustea, eta, beraz, liburuxka batean bildu dituzte guztiak.

Detalles

Comienza:
febrero 6
Finaliza:
marzo 9
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/02/06/norgehiagoka/webkklik00-detalle/eu/

Local

Ernest Lluch Kultur Etxea – (Ernest Lluch K.E.)
DK. Anoeta pasealekua, 7
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España