2025eko Nosferatu: Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren historia feministak zikloaren barne.
2000. urtea iristeko bi egun falta dira eta Los Angelesko kaleetan kaosa da nagusi, milurtekoa aldatzean zer gertatuko ote den ez dakien jendez gainezka baitaude. Lenny Nero, Brigadatik kanporatutako polizia ohia, legez kanpoko bideoen trafikoan aritzen da; horrek aukera ematen dio beste pertsona batzuen oroitzapenak eta sentsazioak berak zuzenean bizitzeko. Momentuko droga da. James Cameronek idatzitako distopia hau 1995ean zuzendu zuen Kathryn Bigelowk.
Fitxa teknikoa: