
Nosferatu 2026 egitarauaren barruan.
Audrey Hepburn eta Gary Cooper dira Billy Wilderri eskainitako Nosferatu zikloko Love in the Afternoon (1957) filmeko protagonistak. Estatubatuar seduktore aberats heldu bat ikertzen ari den detektibe pribatu baten alaba, Ariane paristar gazte tolesgabea, hark konkistatutako emakumeetako baten senarrak erail ez dezan saiatzen ari da. Maitasun-istorio berezi baten hasiera da, eta Wilderrek I. A. L. Diamond gidoilariarekin izandako harreman emankorraren hasiera ere bai, bere ibilbidearen amaierara arte lagundu ziona.
Fitxa teknikoa: