
Nosferatu 2026 egitarauaren barruan.
Billy Wilderri eskainitako Nosferatu zikloak Stalag 17 (1953) filmaren proiekzioarekin jarraitzen du. Bigarren Mundu Gerran, alemanen preso-esparru batean, amerikar soldadu talde batek 17. barrakoia partekatzen du. Gabon gauean, haietako bi ihes egiteko prest daude, baina atzeman eta exekutatu egiten dituzte. Presoak susmatzen hasiak dira naziei informazioa ematen dien traidore bat dagoela, eta traidore hori Sefton dela atera dute ondorioz.
Fitxa teknikoa: