
Nosferatu 2026ko Billy Wilder zikloaren barruan eskainitako One, Two, Three (1961) filmak James Cagney du protagonista.
Gerra Hotzaren erdian, C.R. McNamara, freskagarrien multinazional estatubatuar baten ordezkaria Mendebaldeko Berlinen, lanean dabil bere marka Burdinazko Errezelaren beste aldean sartzeko. Hala ere, bere nagusiak eskatzen dion lana da haren alaba Scarlett zaintzea, hirira iritsiko den hamazortzi urteko gazte buruarin bat, lau aldiz ezkon-hitza emandakoa.
Fitxa teknikoa: