NURIA CULLA abeslari, gitarrista eta konpositore donostiarra da. 2013an bakarlari gisa jotzen hasi zen, hainbat estilo ezberdin landuz: indie-pop eta folk alternatiboaz gain, jazzetik eta rocketik hurbilago zeuden artista ezberdinen bertsioak.
2018an lau abestiz osatutako «Lluvia de marzo en Venecia» izeneko lehen EPa argitaratu zuen, bakarkako proiektua, gitarra eta ahotsarekin soilik. 2021ean talde formatu berri batekin estreinatu zen (gitarra elektrikoa, teklatua, baxua eta bateria). “I used to” abesti berriarekin eta aurretik egindako musikari ikuspegi berri bat emanez, jazzaren eragina nabaritzen da, baita kolore eta soinu elektriko gehiago ere. Hilabete batzuk geroago, formatu berean “Casi nada” argitaratu zen, abestiaren mezuarekin bat datorren bideoklip batekin.
2024ean «Hamaika gau» estreinatu berri du, bere bigarren lana eta lehen album luzea, non aipatutako estiloak eta soula, neosoul-a, bossa nova… soinu elektroniko eta modernoagoekin konbinatuta islatzen diren. Gaur egun, kontzertuak ematen jarraitzen du lan berri hau aurkezten, bai formatu akustikoan, bai talde berriarekin.