A Mano lokatzarekin kontatzen den istorioa da. Ihes egiteko gogo handia duen pertsonaia txiki batekin ere kontatzen den istorioa, baita erakusleiho batekin eta bere maizterrekin, maitasun-istorio batekin, porrot txikien istorio batekin, tornu batekin, buztingintza ñimiño batekin eta jolasean ari diren lau eskurekin.
Errioxako EL PATIO konpainia 2010ean sortu zen, Izaskun Fernándezek eta Julián Sáenz-Lópezek sortua, egunerokotasunaren aurrean, inguratzen dituenaren aurrean, emoziotik sortzen diren istorioak jendeari hurbiltzeko premiaren ondorioz. Istorio txikiak, axola zaizkienak, eta eszenatoki batean kontatzen lagunduko dien hizkuntza propioa bilatzeko aitzakiak direnak. Bilaketa horren ondorioz, objektuetan eta objektuen bizitzan babestu dira, formatu txikian, lokatzetan, beren eskuetan…
Bere lehen ikuskizuna harribitxi txiki bat da, artisau lan bikaina, «hilzorian dagoen iraganeko artisau baten omenezko antzerki gutixia», Jonás Sáinz antzerki kritikariaren hitzetan.
+ 6 urte
Aldez aurreko sarrera 8€ | leihatila 10€
Iraupena: 45´