Eukaliptoa aitzakiatzat hartuta, Jon Ander Urrestik gure lurrari eta gure bizitzei buruz egiten dugun kudeaketari buruzko hausnarketa bultzatu eta zalantzak sortu nahi ditu.
Eukalyptus proiektuari esker, Jon Ander Urresti bermeotar sortzaileak 2022ko Durangoko Azokaren Sormen Beka irabazi zuen.
Matxalen de Pedrok eta Jon Ander Urrestik zuzendu dute lana, beraiek, Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazleak eta Beñat Urrutiak zortzi eskutara idatzitako testu batean oinarrituta.
Urresti eta Urrutia bera arduratzen dira testuok agertoki gainean mamitzeaz, gorpuzteaz.