Cargando Eventos

« Todos los Eventos

OCEAN FEST 2025 (Biarritz – apirilak 25 eta 26)

abril 25 - abril 26

Soinu elektronikoek gidatuta, Biarrizko Irati espazioak Ocean Fest ongintzazko jaialdiaren laugarren edizioa hartuko du apirilaren 25 eta 26an. Berriz ere, festibalaren irabazi guztiak One Voice eta Sea Shepherd France ingurumenaren aldeko elkarteentzat izango direla azaldu dute antolatzaileek, Hugo Clément kazetariak eta Worakls artistak.

Programazioari dagokionez, ostiralean, apirilak 25, Clara Luciani kantautorea, Breakbot & Ifrane elektro funk bikotea, Carbonne, Kemmler eta Guillaume Grand arituko dira, baita aurrerago argituko duten beste artista gonbidatu bat ere.

Larunbatean, apirilak 26, Kavinsky musikari elektroniko ezagunak joko du, baita Ofenbachek, Mosimannek, Percevalek, Space 92ek, Worakls Ocean Festen sortzaileak eta Fanette b2b Polar DJ bikoteak ere.

Bi eguneko bonuak 101,80 euroan daude salgai, ostiraleko sarrerak 50,90 euroan eta larunbatekoak 56 euroan.

Local

Halle d’Iraty
Rue de Pitchot
Biarritz, 579 Francia