Cargando Eventos

« Todos los Eventos

ØDEI + GARTXOT

junio 21

ØDEI

2zio taldearekin 3 disko kaleratu eta taldea desegin ondoren, bere bakarkako ibilbideari ekin dio ØDEI raperoak. Lan berri honek ez du batere aitzinetik plazaratutako lanen kutsurik, trap eta drill erritmika eta soinu-estetika berri eta ausartarekin dator. Honetaz gain, bere buruarentzako musika ekoizle izatera ere pasa da ØDEI, eta berak eta Jo Olascuagak osatzen duten Alkimia Prod-enak dira ‘Terapia’ diskoan dauden musika ekoizpen guztiak.

GARTXOT

Proiektu ezberdinetan aritutakoa da Gartxot Unsain sortzaile egiatarra. Ghau proiektu pertsonalaren ukitu performatibo eta elektronikoen ostean, formatu akustiko eta intimoan, su epelean ondutako kantu berriak aurkeztuko ditu Gartxotek.

Local

Dabadaba
Mundaiz, 8 - Bajo
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España