Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Oharra: artistak ez du bisitarik nahi», Ayestaran anaien erakusketa

febrero 17 - mayo 8

Ayestaran anaiei buruzko erakusketa. Hiru anaia dira: Iñaki (Txiki), Pedro (Popotxo) eta Jesus (Jesusín) Ayestaran. Musikan, marrazkigintzan eta pinturan etengabe jardun zutenak, eta etxe bat. Artegintzan, etxean aritzen ziren, eta etxerako. Artista moduan ez zuten bisitarik nahi izaten. Adiskide bezala bai, ordea.

Haien etxean, Gros auzoan, ernatu zen hainbat musika talde, hala nola Los Ágaros, pop donostiarraren aitzindaria, edo La Orquesta Mondragón, gure garaiko historia kulturalean mugarri bat izan zena.

Erakusketak Ayestaran anaien marrazkigintzari eta margogintzari begiratzen dio, omen egiten die kultur asmo askoren sorburu izan ziren etxe haiei, eta artea plazer eta premia hutsez egiten duten guztiei.

Komisarioak: Joxean Muñoz eta José Luis Lanzagorta.

Diseinu grafikoa: Estudio Lanzagorta.

Diseño exposición: Gorostidi-Sistiaga.

Local

Aiete Kultur Etxea + Okendo Kultur Etxea
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España