Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Ohiartzunean bizi direnak», María José Lojo Escalanteren erakusketa

noviembre 25, 2025 - enero 11, 2026

Asteartetik igandera: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00

Basorik sakonenean, goroldioak sekretuak gordetzen dituen lekuetan eta lainoak antzinako ipuinak xuxurlatzen dituen parajeetan, bizi dira beti ikusten ez ditugun baina sentitzen ditugun izakiak. Irudizkoak dira, emakumezkoak, lurraren oihartzunetik, uraren xuxurletik eta hostoen dardaratik jaiota koak. Ahaztutako jainkosak dira, ikusezinaren zaintzaileak, ametsaren eta naturaren alabak.

María José Lojo Escalantek, irudimenezko mundu onirikoaren artista eta begirada intuitiboaren jabeak, bere barneko paisaietatik eta ingurune naturalarekiko lotura intimo eta poetikotik sortutako izaki fantastikoz betetako unibertso batean barrena ibiltzera gonbidatzen gaitu erakusketa honetan. Berrogei lan ingururen bitartez – gehienak inoiz erakutsi gabeak –, formatu eta teknika misto desberdinetan eginda, Lojok kontakizun bisual bat eraikitzen du, mitikoa, sinbolikoa eta emozionala uztartzen dituena.

Hesperideak bezalako mitologietan eta bere buruak sortutako izaki propioetan – hala nola Auroski izenekoetan – inspiratuta, emakumezko izaera modu magiko eta basatian agertzen da bere obretan, basoekin, hegaztiekin, hezeguneekin eta ilunabarreko zeruekin bat eginda. Lan bakoitza ametsaren barnera murgiltzeko gonbidapen bat da, naturaren sakratuarekiko harremana berreskuratzeko aukera, eta isilean ezkutuan dagoena entzutek o deia.

*Oihartzunan bizi direnak* ez da erakusketa soil bat, baizik eta zentzumenetan oinarritutako esperientzia poetiko bat, gure munduaren pertzepzioa berriz liluratzeko eta oraindik entzun beharreko misterioak badaudela gogorarazteko.

Erakusketa: María José Lojo Escalante

Detalles

Comienza:
noviembre 25
Finaliza:
enero 11, 2026
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/11/25/erakusketa-ohiartzunean-bizi-direnak/webkklik00-detalle/eu/

Local

Ataria – Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa – (Ataria Kafetegia)
Paseo de la biosfera, 4
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España