Goiz horretan bertan udalerria mugatzen duten mugarrien urteko ibilbidea egiten du udalbatzak; 500 urte baina gehiagoko ohitura administratiboa dena, eta alkatea basozain nagusi eta talde buru dela.
Arratsaldean, jolasak eta aisialdiko jarduerak egoten dira familiako kide guztientzat. Erromeria honekin udako zikloa amaitu eta bildutako uzta eskertzeko nekazarien erritua betetzen da.
8:00: Mugarriak ikustera joateko ibilaldia. Espainia plazatik abiatuta Andollu, Aberasturi eta Gasteizko Mendiak arteko mugarriak ikustera joateko ibilaldia, Udal Txistulari Bandak lagunduta. (Gutxi gora behera 11km-ko ibilaldia)
13:00: Babarrun jan herrikoia. (Arabako babarrun pintoa) Antolatzailea: BOILUR. Babeslea: Caja Vital Kutxa Fundazioa
14:45: Udal Segizioaren etorrera Olarizuko zelaietara eta Udal Txistulari Bandaren harrera
17:00: Haur eta Gazteentzako jolasak: puzgarriak, ludoteka…
Erraldoi, Buruhandi eta Gargantuaren konpartsaren kalejira Olarizuko zelaietatik
Musika: Udalaren Folklore Akademiako Gaita-jole eta Trikitilari Banda
Dantzaldia ZIRKINEZ BEZ taldearekin
Donibane-zuhaitz herrikoia *
18:00: Herri kirolak: Arabako aizkolarien bikotekako txapelketa Olarizuko zelaietan.
Elkartasunezko Eusko labeldun txahal pintxoa. Antolatzailea: ”Elkartasuna ez dago krisian” ekimena. Jasotako dirua CARITAS erakundeari emango zaio
18:00: Euskal dantzak, Arabako Dantzarien Biltzarraren eskutik. (Iturriaren inguruan)
18:45: Larrain Dantza eta Txulalai, Udalaren Folklore Akademiako gaita joleen eskutik. (Iturriaren inguruan)
20:00: Udal Segizioa erromeriatik itzultzea, honako hauek lagunduta: Udalaren Musika Banda; Udalaren Folklore Akademiako musikariak (txistulariak, Atabalak, Trikitilariak, Panderoak, gaita joleak eta danborrak); eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa.
20:45: Zezen-suzkoa* Espainia plazan, jaialdiari amaiera emateko.
*Donibane-zuhaitz herrikoian eta zezen-suzkoan norberaren erabakiz hartzen da parte; beraz, horren ondorioz gerta daitezkeen istripuen gaineko erantzukizuna parte-hartzaileena beraiena izango da.
Egitaraua jaitsi pdf formatuan: Olarizuko erromeria 2024
Sarrera doan
Jende ugari bilduko denez zelaietan, ibilgailu eta oinezkoen zirkulazioa arautu beharra dago, jai egun hori normaltasun osoz igaro dadin.