
Olatz Salvador euskal musika eszenaren izen handienetako bat da.Txikitatik hasi zen musikarekin duen lotura garatzen. Musikariz osatutako familia bateko kide, haurtzaroan hasi zituen piano eta solfeo ikasketak eta nerabezaroan hasi zen gitarrarekin lehen akordeak jotzen era autodidakta batean. Gerora, bere formakuntzarekin jarraitu eta harmonia, ahots teknika eta baxu elektrikoa ikasi zituelarik. 20 urte zituela, Skakeitan taldean hammond soinuak eta sintetizadoreak jotzen hasi zen. 4 urte beranduago, bere bakarkako proiektuari hasiera eman zion.
Idoia Asurmendi (ahotsa, pianoa, gitarra), Karlos Arancegui (bateria), Joanes Ederra (baxua), Ander Ederra (gitarra), Sergio Valdehita (pianoa)
Idoiak De amar y desandar bere bigarren diskoa da. Aramaioko artista maitasunaz, hazkunde pertsonalaz eta bide horretan sortutako oroitzapenez hitz egiten duten abesti berriekin itzuli da. Bidaia bat urte hauetako bizipenetan barrena, non, bere kaligrafia bereziarekin, sentiberatasunez, samurtasunez eta folk, pop edo blues ukituez betetako abestiak hurbiltzen dizkigun berriro.
Idoia euskal musikaren oraina eta etorkizuna da. Emakume konpositoreen belaunaldi berri batek sortutako musika, non ahots propioa duen lore baten moduan nabarmentzen den Aramaiokoa.