Olentzero eta Mari Domingi Donostiara etorriko dira datorren asteartean, abenduaren 24an, haur donostiarrek ikus ditzaten eta gutunak eman diezazkieten magiazko gau baterako desiraz beterik.
Olentzerok eta Mari Domingik, Urumea ibaian behera ontzi tradizional batean gure hirira iritsi eta Frantzia pasealekuan lehorreratzeko asmoa dute, eguerdiko 12:00etan Gabonetako Merkatua bisitatzeko. Ondoren, ibilaldia egingo dute hirian barrena kapotarik gabeko antzinako kotxe batean, eta nahi duten pertsona guztiei (6 urtetik aurrera) bizikletaz edo patinez joateko gonbitea luzatu nahi diete. Arratsaldean, 15:30etik 17:30era bitartean jasoko dituzte haurren gutunak Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan (ilara 17:10ean itxiko da Alderdi Ederreko sarrera-hesian daudenentzat). Kabalgata hiriko kaleetan barna ibiliko da 18:00etatik aurrera.
Adi egon! – Eguraldiaren eta Urumea ibaiaren baldintzen arabera aldaketak gerta daitezkeen. Webgunean eta sare sozialetan egin daitezkeen aldaketen berri emango dugu. |
Egitaraua