Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Olentzero eta Mari Domingi Gasteizen (2025eko desfilearen ibilbidea eta harrera)

diciembre 24

Gasteizko 2025-2026ko Gabonetako egitarauaren barruan.

Abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira Gasteizera, ume guztien artean opariak banatzera. Egunaren goiz partean, Olentzerok eta Mari Domingik haurrei harrera egingo diete. Arratsaldean, ohiko kalejira eta San Migueleko balkoira igoko dira bertaratutakoak agurtzeko.

  • HARRERA (10:00etan, udaletxean)

Olentzero eta Mari Domingi Udaletxeko Harrera Aretora hurbilduko dira Gasteizko haurrekin elkartzeko xedearekin. Zenbait galtzagorri eta Udal Folklore Akademiako ikasleen musika lagun, Olentzerok eta Mari Domingik haurren desioak entzuteko aukera izango dute, aurrez aurre, ohikoa den Olentzero eta Mari Domingiren desfilearen aurretik.

  • DESFILEA (18:00etan)

Kalejira hainbat karrozaz ostatuta dago eta horietatik gozokiak jaurtiko dituzte. Horiez gain, segizioan musikariak, buru-haundiak, erraldoiak, Gargantua, Laguardiako artzainak, esne-saltzaileak, ikazkinak, dantzariak, egurgileak eta belargileak izango dira. Guztira, 400 partaide izango dira.

  • Desfilearen ibilbidea: Iparralde GE, Legutianoko atea, Frantzia, Bakea, Olagibel eta Mateo Moraza. Desfilearen bukaera Andre Maria Zuriaren plazan izango da 19:00ak aldera eta Olentzero eta Mari Domingik bertan elkartutako lagunak agurtuko dituzte. Gainera, gaztain erreak banatuko dira.
  • Parte-hartzaileak: Udal Folklore Akademia, Arabako Dantzarien Biltzarra, Olabide Ikastola, Indarra Euskal Kultur Elkartea eta “Kalez kale” taldeko kideak.
  • Laguntzailea: Autolasa.

Oharra: Jendea Andre Maria Zuriaren plazara, Espainia plazatik edo Posta kaletik sar dadila eskatzen da, desfilea ondo joan dadin.

Kontsultatu Olentzero eta Mari Domingiren kalejira dela-eta hirian izango diren trafiko aldaketak. (Laster)

 

Informazio gehiago: Olentzero eta Mari Domingi pdf

Local

Pagoeta Udal Antzokia
Jauregi, 19
Urretxu, Gipuzkoa 077 España