Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Olentzero eta Mari Domingiren 2024ko harrerarako sarreren erreserba

diciembre 24, 2024

Are gutxiago geratzen da Olentzero eta Mari Domingi Bilboko etxe guztietara iristeko; baina lehenago, abenduaren 24an, asteartean, Olentzerok eta Mari Domingik Bilboko umeei harrera egingo diete. Bertan, umeek euren gutunak aurrez aurre eman ahal izango dizkiete, eta baita euren nahiak azaldu ere.

Harrera goizeko 11:00etan hasiko da, Arriaga Antzokian, eta 14:00ak arte luzatuko da.

ERRESERBA: ABENDUAK 20, OSTIRALA

Sarreran ordena bermatzeko eta itxaronaldiak ahalik eta gehien murrizteko, urtero bezala, txanda-sistema bat erabiliko da, doako sarreren bidez (1.500). ONLINE eskuratu ahal izango dira, Bilbao Kultura web-orrian, esteka honetan.

Sarrerak DATORREN OSTIRALEAN, HILAK 20, egongo dira eskuragarri, 10:00etatik aurrera. Erreserba bakoitzeko, NAN batekin, gehienez 3 adingaberentzako sarrera jaso ahalko dira. Adingabeak helduren batekin joan behar dira beti (helduek ez dute gonbidapenik beharko).

Aurreko urteetan bezala, harreran irisgarritasun-neurriak jarriko dira, desgaitasuna duten pertsona guztiek topaketa horretaz gozatzeko aukera izan dezaten. Horrela, zeinu-interpreteen zerbitzu bat egongo da, eta baita mugikortasun murriztua duten pertsonei laguntzeko zerbitzua ere. Era berean, autismoaren espektroko nahastea (AEN) duten pertsonek jarduera jendetsu horietan parte har dezaten errazteko, Bilboko Udalak Arriaga Antzokian egingo den harrerara zuzenean sartzeko aukera eskainiko du.

Local

Arriaga Antzokia
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España