Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Olgetan Udaberria 2026: Xabier Lizaso: «TXURI BELTZA DA TA…!»

mayo 20

Euskararen erabilera eta transmisioa familian sustatzeko asmoz, Kultur Etxeak ikuskizunen programa zabala antolatu du, haurrek eta familiek hizkuntza ingurune ludiko eta parte-hartzailean praktikatu dezaten. Jarduera hauek 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat dira, baita familientzat ere. 30 emanaldi antolatu dira, besteak beste: tailerrak, antzerkia, musika-ikuskizunak, ipuin-kontalariak eta magia.

Emanaldiak martxotik maiatzera bitartean izango ditugu Basozelaiko eta Kareagako Gizarte Etxeetan, Pozokoetxeko Kultur Etxean eta San Migeleko Taberna Nagusian. Besteak beste, San Migelen, Xabier Lizasoren «Txuri beltza da ta» emanaldia edukiko dugu maiatzean eta Basozelain apirilean.

Ikuskizunetarako plaza-kopurua mugatua da, eta doako sarrera izango da edukiera bete arte. Jarduera bakoitza egin baino hamar egun lehenago, antolatzaileek izena emateko, prozesu bat zabalduko dute plazak erreserbatzeko. Jarduera egiten den lekuaren arabera, interesdunak dagokion zentroarekin jarri beharko du harremanetan.

Local

Taberna Nagusia (Basauri) – (Larrino)
Gernika, 60
Basauri, Bizkaia 015 España