Xanti Antero, Txan magoa, Gipuzkoako Ilusionisten Elkarteko kidea eta aretoko magian deituriko espezialista da. Autodidakta, duela hiru hamarkada hasi zuen mago profesional gisa bere ibilbidea, lehenik “Xanti Magoa” ezizenez, ondoren “Txan Handia” gisa eta azkenik “Txan Magoa” moduan. Elementu arruntak erabiltzen ditu bere trikimailu eta ikuskizunetarako, hala nola pilotak, zigarroak, txartelak eta sokak. Erdi mago, erdi showman, toki desberdinetan zehar eskaini ditu ilusionismo saioak. Umoreak ere funtsezko eginkizuna betetzen du bere ikuskizunetan. “Artxila Murtxila” bere hitz magikoekin, Txan magoak Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoekin eta Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoekin batera haurrentzako ikuskizunetan parte hartu du.
—
«Olgetan Udazkena’24» 0 eta 12 urte bitarteko haurrei eta familiei zuzenduta dago. Kultur Basaurik antolatuta, 2024ko azarotik 2025eko urtarrilera egingo da San Migel, Kareaga, Basozelai, Ariz Dorretxea eta Pozokoetxe Kultur Zentroetan.
Izen-ematea zabalik egongo da plazak bete arte. Jarduera batzuetan ez da izango beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Kasu horietan aretoaren edukiera hartuko da kontuan.