Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Olvido Flores. Las maravillas de Júpiter»

enero 25

1936ko uztailaren 18an, Gerra Zibilari bide eman zion Errepublikaren aurkako altxamendu kolpistarekin batera, Lodosara (Nafarroa) iritsitako «Anastasini zirkuko» 50 artisten troupea arrastorik utzi gabe desagertu zen. Batzuk fusilatu egin zituztela diote, eta gainerakoak tropak entretenitzera behartu zituztela. Objektuen hizkuntzaren bidez, Olvido Flores narratzaileak edertasun mingotseko, poesiako, zirkuko eta gerrako istorio bat kontatzen du, hogei bat ikusle hartzeko prestatutako karabana baten barruan. Oroimenaren eta ahaztutako pertsonen omenaldia izan nahi du, inork ez baitzuen lorerik eraman antzoki ibiltarira.

Fitxa artistikoa:
  • Jatorrizko ideia, sorkuntza eta interpretazioa: Estefanía de Paz Asín
  • Zuzendaritza, gidoia eta dramaturgia: Estefanía de Paz Asín
  • Argazkiak: Kiko Ortega Lafuente
  • Musika eta soinu espazioa: Gorka Pastor Yerro
  • Bideoa: Jesús Iriarte Salinas
  • Ekoizpena: Estefanía de Paz Asín, Iraia Sanz Urtasun
  • Zuzendari artistikoaren laguntzailea: Ariadne Iribarren Irigoyen
  • Diseinu grafikoa: Minimizán
  • Astronauta: Raúl Zabalza Milagros
  • Ibilgailuaren egokitzapena: Leo Camper + D ERROTULACIÓN Inniauto
  • Banaketa: Belén Álvarez (Quiero Teatro)

 

Local

Urgitxieta Plazan jarritako karabanan
Sopela, Bizkaia 085 España