1936ko uztailaren 18an, Gerra Zibilari bide eman zion Errepublikaren aurkako altxamendu kolpistarekin batera, Lodosara (Nafarroa) iritsitako «Anastasini zirkuko» 50 artisten troupea arrastorik utzi gabe desagertu zen. Batzuk fusilatu egin zituztela diote, eta gainerakoak tropak entretenitzera behartu zituztela. Objektuen hizkuntzaren bidez, Olvido Flores narratzaileak edertasun mingotseko, poesiako, zirkuko eta gerrako istorio bat kontatzen du, hogei bat ikusle hartzeko prestatutako karabana baten barruan. Oroimenaren eta ahaztutako pertsonen omenaldia izan nahi du, inork ez baitzuen lorerik eraman antzoki ibiltarira.