Ondare artistikoa eta kulturala gerren biktima handienetako bat da. Suntsipena, materialetik haratago, herrien nortasunaren eta historiaren aurkako eraso zuzena da.
Jardunaldi hauetan, gerra-gatazketan ondarea babesteko egindako ekintzak aztertuko dira, 1936ko Gerra Zibiletik gaur egungo gatazketara arte. Helburua, lan horiek Gerra Zibilean, bai Euskadin, bai Katalunian, bai Estatuan nola kudeatu ziren erakustea da. Era berean, gaur egun konfiskatutako artelanen itzulketak nola egiten ari diren ere aztertuko da, bereziki azpimarratuz kasu jakin batzuk, hala nola Sota familia; kasu hauek Memoria Demokratikoaren Legearekin duten harremana aipatuz. Gainera, nazien espolioa aztertuko da Bigarren Mundu Gerran, baita egungo gatazketan ondare kulturala babesteko hartutako neurriak ere, Siria, Ukraina eta Gazakoak, besteak beste.