Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Ondarearen Astearteak / Martes de Patrimonio 2025: «Bere ikerketari eta kontserbazioari begirada bat»

octubre 28 - diciembre 2

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Saileko Zaharberrikuntza Zerbitzuak Ondarearen Astearteak. «Bere ikerketari eta kontserbazioari begirada bat» zikloaren edizio berri bat antolatu du. Hitzaldiak astearteetan izango dira, urriaren 28tik abenduaren 2ra, 19:00etan, Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko ekitaldi aretoan.

Zikloak ibilbide bat eskainiko du kultura ondarearen hainbat ikuspegitatik, zaharberritzetik eta ikerketatik hasi eta kolorearen kimikara edo kontserbazio paleontologikora arte, gai bakoitzeko espezialisten ahotsen bidez.

Inaugurazio saioa, urriaren 28an, Gemma Contreras Zamorano Institut Valencià de Conservació, Restauració i Investigació (IVCR+i) institutuko zuzendariak egingo du, eta gai hau jorratuko du: El rescate de bienes culturales: salvaguarda frente a desastres. Haren esku hartzeak DANA hartuko du abiapuntutzat, kultura ondasun askori eragin baitzien, besteak beste, titulartasun publikoko eta Estatuko sei mila ondasun higigarri. Institut Valencià de Conservació, Restauració i Investigació erakundeak erreskate- eta berreskuratze-operazio bat antolatu zuen hasiera hasieratik, eta urtebete geroago jarraitzen du.

Konferentzia horretatik aurrera, zikloak beste bost saio izango ditu. Saio horietan, Arabako ondarea zaharberritzeko eta ikertzeko hainbat gai jorratuko dira:

Azaroak 4: La restauración al rescate de la paleontologíaJosé Carmelo Corral Arroyo. 1986an aurkitutako amonite baten azterketa xehatuak eta zaharberritzeak haren kontserbazioa bermatzen dute, eta haren maskorra lurperatu zen itsas ekosistema ezagutzeko eta Arabako iragan geologikotik ikasteko aukera ematen dute.

Azaroak 11¿Fue legal la venta del retablo de Quejana? Hegoa Ibazeta Villa. Adatseko Ama Birjinaren kaperaren erretaula eta aurrealdea 1913an atera ziren Kexaatik, eta gaur egun Estatu Batuetan daude. Salmenta horren inguruko guztia ezagutuko dute bertaratzen direnek.

Azaroak 18La química del color: del rojo de las cavernas al acrílico de tu casaOskar González Mendia. Kolorea beti izan da gizateriaren lagun: Historiaurretik gaur egunera arteko ibilbidea, gure munduari kolorea eman dioten elementuak ezagutzeko.

Azaroak 25: Metal y mineral: leer y restaurarJesús Alonso López. Milaka urtetan zehar, metala eguneroko objektuen, artelanen, eraikuntza elementuen eta abarren parte izan da. Haren izaera ezagutuko dute bertaratzen direnek, nola herdoiltzen diren eta nola «irakurtzen» eta leheneratzen diren.

Abenduak 2Como una piñaPaloma López Sebastián. Orain dela milioika urte Araban aurkitutako pinaburuen kontserbazioak ematen dizkigun buruhausteak ezagutuko dituzte bertaratzen direnek.

Local

Ignacio Aldecoa Kultur Etxea – (Micaela Portilla Ikergunea)
Paseo de la Florida, 9
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España