2025eko Gipuzkoako Ondarearen Europako Jardunaldiak egitarauaren barne.
Urriaren 19 eta 26an, Euskal Gotikoan barrena bisita komentatua egingo da Seguran.
Bisita gidatua egingo da arkitektura erlijioso Ama Jasokundearen Elizan barrena. XVI. mendeko katedral itxurako Euskal Gotikoaren eredua da. Monumentu historiko-artistikoa izendaturik dago erretaularekin batera, eta bere ezaugarrien artean aurkitzen dira: saloi oinplanoa, altura berdineko hiru nabe eta gurutzeria konplexuko gangak.
Erretaula, 42 eskulturaz osatutako XVIII. mendeko Barrokorokoko estilokoa da. Arkitektura erlijiosoaren bitxi paregabea da.