Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Ondoezaren irudiaz haraindi (Dantza dezake sufrimenduak)

marzo 14

Ondoezaren irudiaz haraindi 3 saioko Dantza dezake sufrimenduak izeneko zikloaren 3.saioa da.

Hiru saioak independienteak dira eta bertan ondoeza psikologikoaren eta fisikoaren gaineko panoramika eskainiko dugu.Arte plastikoari, arte eszenikoari eta filosofiari esker ondoeza ulertzeko baliabide askotarikoak eskainiko ditugu. Dantza eta adierazpen ariketak egingo dira, eta margotzeko, irakurtzeko eta hausnartzeko lekua egongo da ere. Espazio seguru bat sortu nahi dugu, gorputza zeharkatzen dizkiguten horiek partekatzeko aukera ematen duena. Elkarrekin ondoezak duen indarra aprobetxatuz, sormen espazio bat eraikitzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Etor zaitezte sufrimenduarekin dantzatzera!

3. Saioa: Ondoezaren irudiaz haraindi. Nola errepresenta daiteke ondoeza irudietan? Ba al dago ondoezak propio duen kolorerik? Arte plastikoei esker ondoezak eta sufrimenduak dituen espresio moduei buruz hitz egingo dugu. Saio honetan arte eszenikoek eta filosofiak lekua izango dute ere.

Beste saioak:

1. Saioa: Eta zuk, non duzu min? Otsailak 28.

2. saioa: Ondoezaren ongizatea: sufrimenduaren metamorfosi bat. Martxoak 7. 

 

Izena emateko datak
Noiztik: 2025/02/14 08:30 Noiz arte: 2025/02/12 15:00

Era berean, izena emandezakezu 010 (o 945161100) telefonoa deituz edo Gazte Informaziorako Udal Bulegoan (OMIJ)

Irisgarria: Bai

Local

Baratza Aretoa
Plazuela Aldabe, 4 - Bajo
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España