Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Online ikastaroa: «Ya tengo un guion, ¿y ahora qué?»

junio 12 - junio 21

GIDOIk eta (H)EMENek dagoeneko proiektu bat garatuta duten gidoigileei zuzendutako formakuntza berri bat jarri dute abian, gidoia idatzi ondorengo urratsen inguruan.

Ikastaroa hasiberri zein profesionalentzat pentsatuta dago, eta ikus-entzunezko sektorean proiektu bat mugitzeko gakoak azalduko dira.

Lau saiotan, honako funtsezko alderdiak jorratuko dira: txosten eraginkor bat nola egin, finantzaketa eta garapen bide nagusiak, ekoizleekiko harremana nola burutu eta pitch profesional bat nola prestatu.

DATAK  ETA EDUKIAK

Ekainak 12 | 17:00-19:30 – «Esa cosa llamada dossier»  Nazaret García
Nola egituratu dosier bat, proiektuaren etaparen eta funts eta merkatu desberdinen eskakizunen arabera.
 
Ekainak 14 | 10:30-13:00 – «Y ahora, ¿dónde muevo mi trabajo?» – Nazaret García
Ikus-entzunezko proiektuak finantzatzeko eta garatzeko bide nagusiak: laborategiak, funtsak, merkatuak…
 
Ekainak 19 | 17:00-20:00 – «Contacto con productoras» – Beatriz Bodegas
Ekoizpen-etxeekin harreman profesionalak ezartzeko gakoak: nola, noiz eta zer aurkeztu.
 
Ekainak 21 | 10:00-13:00 – «Cómo hacer un pitch»  Guillermo García-Ramos
Zine edo telebista proiektu bat ekoizpen-etxe, batzorde eta foroetan eraginkortasunez aurkezteko teknikak. 

Formakuntza gaztelaniaz izango da.

Proiektuen garapenean eta laguntzan esperientzia handia duten profesionalen eskutik ezagutzak sendotzeko eta tresna zehatzak eskuratzeko aukera paregabea.

GIDOI eta (H)EMENeko bazkideentzako jarduera ESKLUSIBO eta DOAKOA.

Oraindik ez zara GIDOIko bazkidea? Bat egin HEMEN.

Local

Ataitze taldearen gela
Itxassou, 627 Francia