Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Oparirik gabeko gabonak»

diciembre 12

Skola Musik & Horkonpontx Elkartea.

Gabonak ez liratezke gabonak izango oparirik gabe ezta? Edo behintzat hala uste du Iratxo Gazpatxo galtzagorriak. Bere tailerrera iritsi eta opari guztiak falta direla konturatuko da Gazpatxo; zer kaosa!. Ikusleen laguntzarekin aterabideak topatzen saiako da eta guztion laguntza beharrezkoa izango du oparien batzeko. Liburu batzuetatik, pertsonaia ezberdinei hots egingo die eta laguntzeko asmoz agertuko dira kontakizunetan hain ezagunak diren Alizia, Pinotxo eta baita Txanogorritxu eta Otsoa ere. Beraiek opariak zein ikaspenak ekarriko dizkiote galtzagorriari, izan ere opari guztiak ez baitira objektu fisikoak; maitasuna, sormena, laguntasuna eta umorea bezalako baloareak ere opariak baitira. Kontakizunetatik errealitatera egingo dute salto beraien jakintzak partekatzeko eta agian opari bihurtzeko… Abentura liluragarri hau zuzeneko musikak errimatuko du. Zatoz zu ere bai opari berezi hauek deskubritzera eta zuzeneko musikaz gozatzera!

Local

Irungo Liburutegia (Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea – CBA) – (IRUN ZUZENEAN Aretoa)
San Juan Arria plaza
Irun, Gipuzkoa 045 España