Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Open Portfolio 2026 – Grafiko Emergentearen Nazioarteko Topaketak

junio 12 - junio 14

OPEN Portfolio programaren hamahirugarren edizioa ekainaren 12tik 14ra egingo da Rekalde Aretoan (Alameda Rekalde 30, Bilbo). Urtez urte sendotu den ekitaldiak arte grafiko garaikidearen nazioarteko erreferentziazko topaguneetako bat izaten jarraitzen du, eta aurten Europa, Asia eta Latinoamerikatik etorritako hamalau artista emergente elkartuko ditu Bilbon.

Parte-hartzaileak hogei herrialdetako ehundik gora proposamenen artean hautatu dituzte. Edizio honek berretsi egiten du OPEN Portfoliok praktika grafiko garaikideari ikusgarritasuna emateko duen eginkizuna, batez ere beren ibilbidea garatzen ari diren artisten kasuan.

Grabatuaren inguruko pentsamendu bisuala. OPEN Portfolio programak grabatua ez du teknika hutsera mugatzen; irudiaren eraikuntzarako eta pentsamendu bisualerako tresna gisa ulertzen du. Hautatutako proposamenek matrizearen, arrastoaren eta errepikapenaren inguruko ikerketak garatzen dituzte, eta argazkigintza, idazketa edo pintura bezalako hizkuntzak ere txertatzen dituzte elkarrizketan.

Lotura horiek ez dute grafika bazterrean uzten; aitzitik, sormen-prozesuaren erdigunean kokatzen dute. Lan multzoak memoria, denbora eta erregistroaren arteko harremanak aztertzen ditu irudi hedatuaren bidez.

Prozesuak, teknikak eta zuzeneko lan-saioak. Hiru egunez, Rekalde Aretoa arterako espazio ireki bihurtuko da. Publikoak zuzenean ikusi ahal izango ditu torkulu bidezko estanpazio-erakustaldiak, artisten lan-prozesuen aurkezpenak eta haiekin egingo diren topaketak. Arreta azken emaitzatik harago eramatea eta sorkuntza-prozesuari berari balioa ematea dira programaren helburuak.

Local

Rekalde Aretoa
Alameda de Rekalde, 30
Bilbao, Bizkaia 020 España